XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ashe isilik geratu zen puska batean.
- Sam?.
Haserre ukitu bat agertu zitzaion Asheri ahotsean.
- Sam Kiever, nire nagusia.
Kontatzen ari nintzaizun tipoa.
- Berlinen al zegoen hori ere?.
- Ez.
Alemania ondo ezagutzen du, baina ez da Berlinen inoiz bizi izan.
Bonnen egin zuen gauzatxoren bat, bere kontura.
Egon behar izan duzu berarekin.
Oso jatorra da.
- Ez dut uste - isilune bat.
- Eta zu, zertan zabiltza bolada honetan?.
Leamasek sorbaldak jaso zituen.
- Bazterrean utzita nago - erantzun zuen, eta inozokeriaz egin zuen irribarre.
Zirkulaziotik kanpo eta bazterrean.
- Ahaztuta daukat zertan ari zinen Berlinen.
Ez al zinen zu hotzetako gerlari misteriotsu haietako bat?.
Ene Jainkoa, pentsatu zuen Leamasek, gehiegitxo ari zara gauzak aurreratzen.
Duda egin zuen, eta gorri-gorri eginda esan zuen oso zakar: - Bulegoko lanetan yanki nazkagarri horientzat, beste guztiak bezala.
- Begira bada
- Ezin duzu - erantzun zion Leamasek arduragabe.
- Aizu, ez dut ulertzen.
Non bizi zara?.
- Hor nonbait nabil, bolada txar bat pasatzen.
- Ez duzu Sam ezagutzen, ezta?- galdetu zion.